XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HIK EGITEKO EZ DUK HANDIA. Orain ere atera da ba nonbaitetik ahots demontre hori.

Joan den astean entzun nuen lehenengo aldiz.

Goizeko laurak aldera, festetatik nentorrela, amari, iratzartzeko, esnezalea ate joka zuela esan nionean.

Cabestani bizikletan abiatzen den bezain prestu irten zen ohetik, aurpegian oraindik izarren zimurrak nabari zitzaizkiolarik, esneontzi bila sukaldera, oin hutsik eta oheko beroa zabalduz pasiluan zehar.

Ama! entzun al duzu ahots ziztrin hori? galdetu nioenean: Lotsagabe, zikin ustela! Hik egin diak ederra, lo zegoena izurratu.

Joan hadi ohera, txongoz gazta zulatzea nahi ez baduk.

Ez zuela entzun jabetzean, ondorio pertsonal hau atera nuen: Premisa mayor: Kristau bakoitzak aingeru zaintzaile bat du. Premisa menor: Ni kristaua naiz. Ondorioa: Nik aingeru zaintzaile bat dut.

Nere logika trebetasunak txunditurik utzi ninduen.

Baina, premisen egiaztasuna aztertzen hasi bezain pronto, neure kristau kalitateaz, graduaz, egoeraz, galdetzekotan gelditu nintzen neure buru geldoari.

Eta gaurdaino ez dit erantzun.

(Euskaraz eta kitto).

Trena abiatzekotan dagoenean, ginasiako klaseez gogoratu naiz, aurrean dudan papapetoa begien bistatik aldentzearren.

Karrerilla inpultsoa... eta emakumearen metro eta pikoa, gainditu dut.

Nahiz eta ondoren datozen 100 metro lisoak korritzerakoan, zangoetan peluka baten traba sentitu.